Prayers & Meditations

Basque · Bahá'u'lláh

Add range:
Aintzaldua zara Zu, Jainko neure Jauna! Zure izena aipatzera ausartzen anizen bakoitzean, neure bekatu aztunek eta Zurekiko hutsegite larriek galerazi egiten didate; eta Zure adeiaren ezean aurkitzen naiz eta Zu goresteko ezintasun gorrian. Baina, Zure opakortasunean dudan uste osoak, Zugan dudan itxaropena biztu egiten du, eta eskuzabaltasunez hartuko nauzuna jakinez, adore hartzen dut Zu goraltzeko eta dituzun gauzak eskatzeko. Sortuko guztia gainditu duen Zure errukiortasunagaitik, eta horren lekuko dira Zure izenean itsasoetan murgildurik diren guztiak arren dagizut, ene Jainkoa, ez nazazula bakarrik utzi, nire bihotza gaitzera makurtzen dalako. Beraz, Zeure babespeko gazteluan eta Zeure ardurapeko gordelekuan jagon nazazu. Zeure ahalaren indarrez Zeuk erabaki duzuna bakarrik nahi duena naiz ni. Neuretzat aukeratu dudan gauza bakarra zera da, Zure ontasunezko erabakietan eta Zure gogoaren egintzan babestua izatea, eta Zure agindu eta senaren zantzuz lagundua izatea

Goretsia izan bedi Zure Izena, ene Jainkoa eta gauza guztien Jainkoa, ene Aintza eta izaki guztien Aintza, ene nahia eta izaki guztien Nahia, ene Indarra eta izaki guztien Indarra, neure Erregea eta izaki guztien Erregea, neure Jabea eta gauza guztien Jabea, ene Jomuga eta izaki guztien Jomuga, neure Bultzatzailea eta gauza guztien Bultzatzailea.

Zure emaitza gurien itsasotik baztertzen ez nazazu utzi, ez eta Zure hurbiltasun ibarretik urruntzen ere, arren dagizut. Zugandik at ezer ez zait onuratsu, ene Jainkoa, eta Zu ez beste izakiren hurbiltasunak ez dit onik egiten. Zeure izatea ez den beste guztia utzi ahal izatea bideratzen dizun Zeure aberastasun oparoaren izenean arren dagizut, Zuganantz arpegia itzuli eta otsein izateko jaiki direnen artean hartu nazazula. Barkatu beraz, ene Jauna, Zeure otseinei. Zeu zara, benetan, barkatzen duzuna, Errukiorrena.

Goratua izan bedi Zure Izena, ene Jainko Jauna! Sorturiko guztiak gurtzen zaituena eta inor gurtzen ez Duzuna zara Zu, izaki guztien jauna izanik ezeren menpeko ez Zarena, den guztia ezagutzen duzularik inork ezagutzen ez Zaituena. Zeuk nahi izan zenuen gizakien ezaguna izatea; beraz, Zeure ahotiko hitz baten bidez izadia irazan zenuen eta munduari izatea eman zenion. Ez dago Zeu beste Jainkorik, Egilea, Sortzailea, Ahalguztiduna, Indartsuena. Zeure nahiaren ortzemugatik dizdiratu duen hitz honexen bidez, arren dagizut Jauna, bizitz-uretatik oparo edaten utzi diezadazun, edonoiz eta edozein egoeratan neure arpegia Zuganantz itzuli ahal dezadan, ur horren bidez Zeure aukeratuen bihotzak bizierazi eta maite zaituenen arimak bizkortu bait dituzu. Ahaltasunezko, aintzazko eta ontasunezko Jainkoa Zeu zara. Ez dago Zeu beste Jainkorik, Gorengo Nagusia, Aintzaguztiduna, Orojakituna.

*(Egunean behin esan behar da eguerditik iluntzen duen artean)

Ezagutu eta gurtu zaitzadan Zeuk sortu izan nauzun lekuko naiz ene Jainkoa Nire ezintasuna eta Zure ahaltasuna Nire txirotasona eta zure aberastasuna aitortzen ditut une honetan. Zeure izatez irauten duzuna, arriskuan laguntzailea, ez dago Zu ez beste Jainkorik.